Zulora

Zulora

Zulora

Estreinaldia

Matxismoaren sarean, “Zulora” saioaren lehen atalean

Gaztea

Maialen Arteaga, Marina Landa, Irati Erauskin eta Estibaliz Linares izan dira saioko lehen gonbidatuak.

  • "Zulora"ren lehen ataleko irudia

    "Zulora"ren lehen ataleko irudia. Argazkia: EITB Media

Matxismoaren gaiari helduta estreinatu da "Zulora" saioa, irailaren 30ean, Gaztearen Youtubeko kanalean.

'Matxismoaren sarean' titulupean, emakume gazteek sarean jasaten dituzten zapalkuntzez eta jarrera horiek beraien eguneroko jardunean duten eraginaz aritu dira Maialen Arteaga kazetaria, Marina Landa musikaria eta Irati Erauskin psikologoa. Gainera, Estibaliz Linares ikerlariak ekarpen osagarria egin du, aditu gisa.

"Zulora" saioaren lehen denboraldiak sei atal izango ditu, eta atal berriak bi asterik behin izango dira ikusgai. Gainera, saioa entzun nahi duenak EITBPodkasten entzuteko aukera izango du, eta saioaren edukiak sare sozialetan zabalduko dira.

"Zulora" proiektuaren muina solasaldia izango bada ere, saioak ondorengo atalak izango ditu: Zulotik at (Julen Portillo tiktoker eta umorista saioan jorratzen diren gaiei buruz arituko da kaletik), Hesteetatik larri (gaiari lotutako animazio esketx laburra) eta Bota! (landuko den gaiari buruzko aditu baten ikuspuntua).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea
  • Matxismoa