Zulora

Zulora

Zulora

Zulora

Arrazismoa hizpide izan dute bigarren atalean

B. F. | EITB Media

Leo Bueriberi, Oihane Ofogo eta Jon Arantzabal izan dira protagonistak. Anaitze Agirre Irungo Harrera Sareko kidea ere bertan izan da, aditu gisa.

  • "Zulora"ren bigarren ataleko irudia

    "Zulora"ren bigarren ataleko irudia

"Zulora" saioaren bigarren atalean, Euskal Herriko hainbat gazte arrazializatu euren errealitateaz aritu dira, "Arrazistak, gu?" titulupean.

Leo Bueriberi, Oihane Ofogo eta Jon Arantzabal izan dira protagonistak. Leo etorkina da, Oihaneren aita arrazializatua da eta Jon Arantzabal bikote zuri batek adoptatu zuen. Hiru errealitate horietatik abiatuta, erpin guztietatik heldu diote xenofobiaren gaiari.

Anaitze Agirre EHUko irakasle eta Irungo Harrera Sareko kidea ere bertan izan da, bere burua arrazistatzat ez duen lurralde honetan gertatzen denaz beste ikuspuntu bat emateko.

Ez galdu "Zulora"ren bigarren atala, Gaztearen Youtubeko kanalean eta eitb.eus-en.