Zulora

Zulora

Zulora

02X05

‘Euskaraz, Zergatik?’, asteazkeneko "Zulora"n

EITB MEDIA

Mikel Aiartzaguena, Uxue Rey eta Iñaki Dorronsoro euskalgintzaz aritu dira Ane Zuazubiskarrek gidatutako saioan.

  • Iñaki Dorronsoro, Uxue Rey eta Mikel Aiartzaguena.

    Iñaki Dorronsoro, Uxue Rey eta Mikel Aiartzaguena.

Euskara, eta bereziki, gazteen erabilera, hizpide izan dira asteazken honetako 'Zulora'ko atalean.

Euskalgintzaz eta euskaraz bizitzeko ohiturez aritu dira Mikel Aiartzaguena, Uxue Rey eta Iñaki Dorronsoro. Gonbidatuek hurrengo galderari erantzun diote: Zergatik egin behar du, gaur egun, euskaraz gazte batek?

Alegia, euskal hiztun gazteak izango dira protagonista nagusiak aste honetako atalean, izan ere, askoren ustez, gazteona da euskararen erabilera sustatzeko eta mantentzeko ardura.

Ez galdu "Zulora"ren saio berria, Gaztearen Youtube kanalean edo webgunean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea
  • Gazteak