Euskadiko hauteskundeetako hautagaiak 2020 | EITB Hauteskunde Autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Gorka Maneiro

Gorka Maneiro Labayenek (Donostian, 1975eko azaroaren 11n jaioa) indarrak handituko ditu 2009an ezustean jaso zuen eserleku bakarrari eusteko.

Enpresa Ikasketak egin ditu eta Enpresen Administrazioan eta Kudeaketa Fiskalean Teknikoa da. PSE-EEko militantea izan zen 2002tik 2007ra, eta UPyD alderdiko kide da ordutik aurrera.

2008ko hauteskunde orokorretan UPyDko Gipuzkoako zerrendetan joan zen eta 2009an Arabako zerrendaburu izanda, eserleku bat eskuratu zuen Gasteizko Ganberan.

¡Basta Ya! taldeko kide izan zen hiru urtez. ETAk jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri ondoren, kritiko azaldu da presoen gizarteratzeko neurriekin, Rajoyren Gobernuak martxan jarritako planaren aurka agertuta.

Patxi Lopezen Gobernuaren jarduna ere kritikatu du eta urriko hauteskundeei begira helburu garbia azaldu du: "ahalik eta boto gehien eskuratu, Euskadin Konstituzioa defenditzeko".

Gorka Maneiro
Publizitatea
  • BILATZAILEA
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena