EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

20:25

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Izendapena

EAJko Batzordeak bide azkarretik aukeratuko du presidente berria

Erredakzioa

Batzordeak bide azkarretik joatea erabaki du presidentetzako plaza hutsa betetzeko, oinarrien arteko kontsulta prozesua irekitzearen ordez.

  • EAJko batzordeko bilera

    EAJko batzordeko bilera. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EAJko Batzorde Nazionalak bide azkarretik aukeratuko du alderdiko presidente berria, Iñigo Urkulluren lekua hartuko duena. Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) kideetako bat izango da kargua hartuko duena.

Sabin Etxeko egoitzan izandako arratsaldeko bileran, Batzordeak bide azkarretik joatea erabaki du presidentetzako plaza hutsa betetzeko, oinarrien arteko kontsulta prozesua irekitzearen ordez, EAJk ohar batean jakitera eman duenez.

Alderdiko organo nagusia datozen egunetan bilduko da berriz Urkulluren ordezkoa izendatzeko. Dirudienez, EAJko Bizkaiko presidentea da faboritoa.

Urtarrilaren 12a kontuan hartu bazuten ere, oraindik ez dute berretsi presidente berria izendatzeko Batzordea berriro bilduko den eguna.

Hurrengo hitzorduan ordezkari jeltzaleen proposamenak eztabaidatu, eta, ondoren, bozkatu egingo dituzte.

Boto gehien lortzen dituen burukidea izendatuko dute EBBko presidentea. Gaur arratsaldeko bileran Urkullu izan da, eta, ohar horretan zehaztu dutenez, orain urtebete izandako babesa eskertu du lehendakari berriak.

EAJko ordezkaritzarik gorenean egoteagatik ''harro'' agertu da Urkullu. Kargu jeltzaleei "Euskadiren interesak babesten eta lanean jarraitzeko" eskatu die, "EAJri uneotan dagokion lidergo politikoa"z gain.

Harekin batera, Eusko Jaurlaritza berriko hainbat sailburu izan dira, besteak beste: Josu Erkoreka, Juan Maria Aburto eta Ricardo Gatzaetxeberria.

 

 

 

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena