EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Josu Erkoreka

"U12a urrun dago eta berme konkretuak zehazteko daude oraindik"

“Ezein neurrik ezin du eragin hauteskundeak bertan behera uztea”. Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak baieztatu du beren asmoa dela koronabirusak inoren botoa ez eragoztea.

Josu Erkorekaren artxiboko irudia
Josu Erkorekaren artxiboko irudia
Euskadi 2 fasera pasako dela uste du Eusko Jaurlaritzak

2:01

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Berme sanitario guztiekin joango gara botoa ematera”, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak “Boulevard Informativo” Radio Euskadiko saioan esan duenez, eta adierazi du bozen xehetasun guztiak ez daudela oraindik ezarrita, ezpada lan hori “garatzen” ari dela. Erkorekak aurreratu du posta bidezko botoa bultzatuko dutela “egoera nahasi batek sortuko lituzkeen zailtasunak saihesteko”. Lakuako gobernuaren bozeramailearen ustez, bozkatzeko espazioetan “zehatz-mehatz errespetatuko dira higiene eta urruntze neurriak”.

Arrisku taldeetan dauden herritarrek arriskurik hartu ez eta parte-hartzea jaitsiko ote den beldurraren aurrean, Erkorekak esan du erakunde eta alderdiek mezu bat helarazi behar dutela: “Une zailetan inoiz baino komenigarria da auzi kolektiboekin konpromisoa hartzea”. Erkorekaren iritziz, uztaila da botoa emateko hilik onena, “udazkeneko ziurgabetasunagatik”.

Hauteskunde egun luzeagoa? Ordu tarteak? “Horrelako proposamenak esku artean darabiltzagu une honetan, baina kasu batzuetan baliteke politikan parte hartzeko oinarrizko eskubidea mugatzea”. Erkorekak azpimarratu du neurri horiek emaitzak baliogabetzea eragiteko arriskua dagoela. Nolanahi ere, Jaurlaritzak aukera guztiak aztertzeko konpromisoa hartu du.

Hauteskunde kanpainaren iraupenari dagokionez, Erkorekak alderdi politikoen adostasunaren bizkar utzi du laburtzeko aukera: “Alderdiek akordioa lor dezakete, nahiz eta ofizialki bi aste lehenago hasi”. Herritarrekin “sintonian” hartu beharko litzateke erabakia, dena dela, Josu Erkorekaren aburuz.

Espainiako Diputatuen Kongresuan alarma egoera luzatuko ote den hizpide hartuta, Erkorekak iradoki du EAJk aldeko botoa emango duela ostera ere, “kogobernantzarako tarteak ireki diren neurrian, luzapen berria ere bide horretatik badoa”.

Radio Euskadik landu, eta eitb.eus-ek itzulitako informazioa

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Koronabirusa Alarma egoera Deseskalatzea