EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

11:03

EAE-ko Hauteskundeak 2020

U12

Iturgaizek "beldurrik gabe eta masiboki" bozkatzeko deia egin du

EITB.EUS

Igande honetako hauteskundeak "belaunaldi honentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat oso garrantzitsuak" direla nabarmendu du PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan "masiboki bozkatzera" joateko deia egin du Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiak, eta igande honetan "beldurrik gabe, lasaitasunez eta osasun berme osoz" bozkatzera joan daitezen eskatu die herritarrei, "belaunaldi honentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat oso garrantzitsuak diren hauteskundeetan".

Getxoko hizkuntza eskolan botoa eman ostean kazetariei egindako adierazpenetan, Iturgaitzek "une zailak" bizi ditugula nabarmendu du, koronabirusak eragindako osasun arloko krisiari eta horren ondorio ekonomikoei aipamen eginez.

Iturgaizek nabarmendu dunez, "osasun eta hauteskunde bermea dagoenean oso garrantzitsua da bozkatzera joatea", eta hauteslekuetara "masiboki" joateko eskatu die herritarrei. "Denok asko dugu jokoan hauteskunde hauetan", azpimarratu du.

Horrez gain, COVID-19aren agerraldiei buruz hitz egin du, eta gaixorik dauden herritarrei "euren osasunean eta bizilagunengan" pentsatzeko eskatu die, "osasun arloko agintarien deia errespetatuz" eta etxean geratuz, "bozkatzera joan gabe".

PP+CS alderdiko hautagaia Jose Luis Martinez-Almeida Madrilgo alkatearekin, Antonio Gonzalez Terol PPko Lurralde Politikako idazkariordearekin eta Raquel Gonzalez Bizkaiko PPko presidentearekin batera joan da botoa ematera.

Ezohiko hauteskundeak dira gaurkoak, COVID-19aren azken agerraldiek, Ordiziakoak, bereziki, bete-betean astindu dituztelako kanpaina eta hauteskunde eguna bera.

Horrez gain, hauteskunde egun honetan gertatzen den guztiaren azken ordua minutuz minutu jarrai daiteke hemen. Gainera, eitb.eus atariak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako emaitzak zuzenean kontsultatzeko aukera eskainiko du. Informazio guztia eguneratu egingo da, U12ko hauteskundeetako botoak zenbatu ahala.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena