EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
PPren leloa
'% 51 baino gehiago gara Euskadi eta Espainiakoak sentitzen garenak'
Iñaki Oyarzabal Euskadiko PPren idazkari nagusiak urriaren 21ean boto ez nazionalista bere alderdian biltzeko deia egin du, “EAJ-Bildu fronteari” aurre egiteko.
Erredakzioa
Iñaki Oyarzabal PPko Euskadiko idazkari nagusiak bere alderdian nazionalista ez den botoaren aldeko kontzentrazioa egitearen alde egin du hauteskundeetarako, "EAJ-Bildu"ren aurka joateko, "bizikidetzarako mehatxurik okerrena delako".
Oyarzabal komunikabideen aurrean agertu da Gasteizen, PPren kanpainaurreko alde batzuk aurkezteko. Horren leloa, "euskal herritarrak eta espainiarrak sentitzen garenak % 51 baino gehiago gara".
Ideia horrekin, euskal gizartean "bizikidetza aske" baten alde daudenak gehiengoa direla azpimarratu nahi dute; izan ere, "gehiengoak ez du ez hausturarik ez independentziarik nahi, ez nahitaezko abertzaletasunaren inposaketaren aurrean etsi beharra ere", azaldu du.
Oyarzabalek urriaren 21eko hauteskundeak futbolarekin alderatu ditu, "partidu bat jokatu beharra" dagoela azaldu du; bere alderdia jokatzeko prest dagoela, eta "dena" emango duela gaineratu du.
EAJk garaipena lortuko duela eta EH Bildu bigarren geratuko dela dioten inkestak direla eta, Oyarzabalek esan du "errakidalenek euren proiektu totalitarioa" ezartzea nahi ez dutenek mugitu beharra dutela.