EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

EAEko hauteskundeak: Alderdi txikiak

Alderdi ezagunenak ez ezik, beste hainbat alderdi ere aurkeztuko dira hauteskundeetara, 'Escaños en blanco' eta 'Ongi Etorri', kasu.

Ongi Etorri plataformako kideak. Foto: EITB
Ongi Etorri plataformako kideak. Foto: EITB
Ongi Etorri plataformako kideak. Foto: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hiru Hauteskunde Batzordeek 46 hautagaitza jaso dituzte urriaren 21eko hauteskundeetarako, 2009an baino zazpi gehiago.

Zerrendak aurkezteko epea gauerdian amaitu da, eta bihar publikatuko dituzte EAEko Aldizkari Ofizialean.

Lurraldeka, Araban 16 hautagaitza aurkeztu dituzte, Bizkaian 17 eta Gipuzkoan 13.

Alderdi nagusiek (EAJ, PSE-EE, PP, EH Bildu, UPyD, Ezker Anitza, Ezker Batua eta Equo Berdeak) ez ezik, oihartzun txikiagoa duten hainbat alderdik ere aurkeztu dituzte zerrendak, hala nola Escaños en blanco, Unificacion Comunista de España eta Por un mundo mas justo.

Besteak beste, Bizkaian Hartos.org izeneko zerrenda bat aurkeztu da, eta Araban Ongi Etorri izeneko beste bat. Azken horrek etorkinek hauteskunde autonomikoetan bozkatu ahal izatea du helburu.

Ostegunean, Hauteskunde Batzorde Zentrala bildu egingo da, balizko irregulartasunak konpondu eta zerrendak balioesteko.

Hautagaitzen behin betiko zerrenda hilaren 25ean publikatuko dute EAEko Aldizkari Ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea