EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

U-21

EAJk 20.000 gazteei zuzendutako enplegu plana martxan jarriko du

Urkulluk urriko hauteskundeei begira aurkeztuko dituzten Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hautagai zerrendak aurkeztu ditu gaur goizean.

Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia. Argazkia: EFE.
Iñigo Urkullu EAJko lehendakarigaia. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren hautagaiak esan du bere alderdiaren “lehen konpromisoa” gazte enplegurako plan berezi bat martxan jartzea izango dela. Jeltzaleek “20.000 gazteri zuzendutako ekimenak” bultzatuko dituzte, Urkulluren hitzetan.

Urkulluk urriko hauteskundeei begira aurkeztuko dituzten Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako hautagai zerrendak aurkeztu ditu gaur goizean.

Ekitaldia Gasteizen egin dute, Ibiltariaren eskultura ondoan. Urkulluk esan du jeltzaleen konpromisoa “Euskadi” dela, “Euskadiren interesen defentsa”.

Hauteskundeen ondoren jeltzaleek hartuko duten lehen konpromisoa “gazte enplegurako plana martxan jartzea” izango da. “Premiazkoa da”, esan du.

“Eskuan izango ditugun bitarteko guztiak erabiliko ditugu enplegurako prestakuntzan, praktika kontratuak eta prestakuntza kontratuak aktibatzeko, autoenplegua sustatzeko,nazioartekotze bekak eskaintzeko eta Lanbide erakundea dinamizatzeko”, azaldu du Urkulluk.

EAJk apustu “irmoa” egingo du “talentua eta ekimena” sustatzeko eta “gazte enplegua eta gazte ekintzailetza ahalbidetzeko”.

“Gazte prestatuek beren lehen aukera Euskadin izatea eskatzen digute. Gure lehen konpromisoa da. Euskadiko gazteriak lehen lan aukera Euskadin bertan izatea nahi dugu”, bukatu du.

Urkulluk 51 urte bete ditu gaur, eta afiliatuek eta hautagaiek “zorionak zuri” abestu diote ekitaldia amaitzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea