EAE-ko Hauteskundeak 2024 -
Egoitza berria Gasteizen
'Nazionalismoari aurre egiteko' Estatua erreformatzeko eskatu du UPyDk
Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaiak adierazi duenez, Espainiak bi mehatxu nagusi ditu: "nazionalismoa eta PPko Gobernuak onartutako murrizketak".
Erredakzioa
Estatu-eredua erreformatzeko eskatu du igande honetan Gorka Maneiro UPyDko lehendakarigaiak, "nazionalismoari eta PPko Gobernuak onartutako murrizketei aurre egiteko bide bakarra delako".
Maneiro Gasteizen izan da Toni Canto diputatuarekin UPyDko hauteskundeetarako egoitza berriaren inaugurazioan. Halaber, UPyDri babesa erakusteko eskatu die herritarrei, "alternatiba konstituzionalista defendatu ahal izateko".
Maneirok nabarmendu duenez, Espainiak bi mehatxu nagusi ditu: "porrot politikara eramaten gaituen nazionalismoa eta porrot ekonomiko eta sozialera eramango gaituen PPko Gobernuak onartutako murrizketa-sorta".
Honen aurrean, UPyDk proposatutako "alternatiba bakarra Estatu-eredua erreformatzea, enpresa publiko kopurua murriztea eta enbaxadak ixtea da".