Albistea -

Inkesta

EAJk 24-26 eserleku eta EH Bilduk 22, Jaurlaritzaren arabera

Gainontzeko alderdiei dagokienez, PSE-EEk 16-17 eserleku lortuko ditu, PPk 10 eta UPyDk ordezkari bat izango luke.

EAJri 24-26 eserleku eta Bilduri 21-13 ematen dizkio inkestak. EITB.
Inkesta | Jaurlaritzaren inkesta: EAJk 25 eserleku eta Bilduk 22
Jaurlaritzak hauteskunde aurreko inkesta kaleratu du

01:17

L.E./I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk irabaziko ditu Euskadiko hauteskunde autonomikoak Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera. Jeltzaleek 24 eta 26 eserleku inguru lortuko lituzke, eta EH Bilduk 21 eta 23 artean.

Inkesta urriaren 1a eta 5a artean egin zuten eta PSE-EEri 16-17 ordezkari ematen dizkio, PPri 10 eta UPyDri bakarra. Horrez gain, Ezker Anitza-IUk eserleku bakarra lortu dezake edo baliteke ordezkaririk gabe geratzea.

Datuei erreparatuta, PPk hiru eserleku gutxiago aterako lituzke 2009ko hauteskundeekin alderatuta, eta UPyDk bere eserlekuari eutsiko lioke. EBk egun duen ordezkaria galduko luke eta Ezker Anitza IUk ordezkari bat lortu lezake.

Lurraldeka

Lurralde bakoitzari dagokienez, EAJk 7 eserleku aterako lituzke Araban, PSE-EEk baino bat gehiago. EH Bilduk 5 edo 6 ordezkari lortuko lituzke, PPk 5, UPyDk bat eta Ezker Anitza Iuk eserleku bat edo bat ere ez aterako luke.

Bizkaian, berriz, EAJk lortuko lute boto gehien eta 10-11 eserleku aterako lituzke. EH Bilduk, aldiz, 6 ordezkari izango lituzke, PSE-EEk 5 eta 6 artean eta PPk 3.

Azkenik, Gipuzkoan, alderdi bozkatuena EH Bildu izango litzateke 10-11 ordezkarirekin. Ondoren EAJ egongo litekem 7-8 ordezkarirekin, PSE-EE 5 ordezkarirekin eta PP 2 ordezkarirekin. Informazio gehiago, hauteskundeen atari berezian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea