EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Asteazken honetan

Lau lehendakarigaien arteko eztabaida, ETB-2n, REn eta eitb.com-en

Iñigo Urkullu (EAJ), Patxi Lopez (PSE-EE), Antonio Basagoiti (PP) eta Laura Mintegi (EH Bildu) lehendakarigaiak asteazken honetako eztabaidako protagonistak izango dira.

Eztabaida ETB-2n emitituko dute. Argazkia: EITB.
Eztabaida ETB-2n emitituko dute. Argazkia: EITB.

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu (EAJ), Patxi Lopez (PSE-EE), Antonio Basagoiti (PP) eta Laura Mintegi (EH Bildu) lehendakarigaiak asteazken honetako eztabaidako protagonistak izango dira. ETB-2k, Radio Euskadik eta eitb.com-ek zuzenean jarraituko dute lehendakarigaien eztabaida.

Dani Alvarez kazetariak gidatuko du, gaueko 22:15etatik aurrera. 90 minutuko eztabaida izango da.

Hautagaiek minutu bat izango dute programaren hasieran euren aurkezpena egiteko. Ondoren, lau atal ezberdinetan arituko dira:  Ekonomia eta enplegua, fiskalitatea eta zerbitzu publikoak, esparru juridikoa, elkarbizitza eta erabakitzeko eskubidea eta gizarte politikak, hezkuntza eta kultura.

Eztabaida bukatu aurretik, hautagaiek minutu bat izango dute euren alderdientzat botoa eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea