EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Elkarrizketa

Ortuzar: 'Jendeak krisitik ateratzeko eman digu boza'

"Gobernatzeko formulez" hitz egiteko oraindik goiz dela uste du Andoni Ortuzarrek, baina "erakundeei egonkortasuna ematearen aldekoak gara", nabarmendu du.

Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidentea. Argazkia: EITB
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidentea.
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidentea. Argazkia: EITB

N. Olaso

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditu Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidenteak Radio Euskadiko elkarrizketa batean, eta Euskadik "akordio handiak" behar dituela nabarmendu du, "bakea finkatzeko, krisitik ateratzeko eta estatus politiko berri bat eratzeko".

Ortuzarren iritziz, "oraindik goiz da gobernatzeko formulez hitz egiteko", baina "ez dugu ezer baztertzen, formula ezberdinez hitz egin beharko da", gaineratu du. Ildo honetan, "erakundeei egonkortasuna ematearen aldekoak gara", azpimarratu du eta "beste alderdien jarrerak" ikusi beharko direla uste du; izan ere, "akordio bat egiteko bi alde behar dira".

EAJren emaitzak "etorkizuna eskaini dugulako" lortu direla uste du, "jendeak hori behar duelako, eta hori da emaitza bikainen arrazoia". "Jendeak aurrera irteteko eman digu botoa, ez inposatzeko", nabarmendu du.

"Legebiltzarreko bi heren abertzalea izateak gauza bat esan nahi du; herritarrek krisitik proposamen abertzaleekin atera nahi dutela, jendeak aurrera irteteko eman digu boza, ez gauzak inposatzeko", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea