EAEko hauteskundeak 2020: EAEko hauteskundeak, uztailaren 12an | EITB Hauteskunde autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak 2020

16:57

EAE-ko Hauteskundeak 2020

Alderdien arteko akordioak

PSE-EE: 'EAJren esku dago gobernu indartsu eta egonkorra osatzea'

Jose Antonio Pastor bozeramaileak adierazi duenez, Euskal Sozialistek dokumentu bat onartu dute, jeltzaleekin balizko akordio baterako oinarri sozialak eta politikoak zein diren zehaztuz.

00:40
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi duenez, EAJren esku dago Eusko Jaurlaritza indartsu eta egonkorra osatzea.

PSE-EEko 16 legebiltzarkideek egiaztagiriak aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarreko Erregistroan asteazken honetan, eta, ondoren, kazetarien aurrean hitz egin du bozeramaile sozialistak.

Pastorrek jakinarazi duenez, Euskal Sozialistek dokumentu bat helarazi diote EAJri, balizko akordio baterako oinarri sozialak eta politikoak zein diren zehaztuz. Dokumentua oinarri gisa hartuta, jeltzaleekin hitz egiten jarraitu nahi du PSE-EEk, “adostasunera heltzeko aukerak aztertzeko”, Pastorren hitzetan.

Pastorren iritziz, EAJk negoziatzeko aurkeztutako dokumentua “ez da nahikoa”, eta fiskalitateari buruz duten proiektua zehazteko eskatu die jeltzaleei.

“Dirudien moduan, EAJ bakarrik gobernatzeko prest badago, larderia albo batera utzi eta gutxiengoan dagoela onartu beharko du”, gaineratu du.

Horrela, “akordio serio eta egonkorrak itxi beharko ditu oposizioarekin, lana gainerako alderdiek lana egitea itxaron beharrean”, horren esanetan.

Bakegintza
Bakegintzan alorrean, ETAko presoek gizarteratzeko, jeltzaleekin akordioak lortzeko aukeraz ere hitz egin du Jose Antonio Pastorrek. Baikor agertu da, eta akordioak lortzea erraza izango dela adierazi du, aurreko legegintzaldietan ”lan asko eta ona” egin delako.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena