Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

UPyD: 'Alderdi-bitasun ustelari amaiera eman behar zaio'

Gorka Maneirok alderdi-bitasunari "hamabost egun" geratzen zaizkiola nabarmendu du.

UPyDren ekitaldia Donostian. EiTB
UPyDren ekitaldia Donostian. EiTB
UPyDren ekitaldia Donostian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak alderdi-bitasunari "15 egun" baino ez zaizkiola geratzen nabarmendu du. Era berean, maiatzaren 25eko hauteskunde europarren ostean, demokrazia "suspertzen" hasiko dela txalotu du.

Maneiro Donostian izan da larunbat honetan, Haizearen Orrazian, Manu Aguirre hautagaiarekin eta Ruben Mugica alderdikidearekin batera. Bertan, Espainiak "arnasa" behar duela irudikatu nahi izan dute.

"Etxeko leihoak zabaldu egin behar direla irudikatu nahi izan dugu hemen [Haizearen Orrazian], itxaropena hasi behar dela, eta alderdi-bitasuna desegin egin behar dela", esan du.

Maneiroren esanetan, Espainiako eta Europako politikagintzak "arnasa" behar du. "Hona [krisi egoera honetara] ekarri gaituen alderdi-bitasun ustelari amaiera eman behar zaio", aldarrikatu du.

EAEko UPyDko bozeramaileak herrialdea "krisi ekonomikora" eraman izana eta "ustelkeria orokortu" izana egotzi die PPri eta PSOEri, baina oraindik ere "itxaropena" dagoela azpimarratu du.

"Alderdi politiko ezberdin baten alde egiteko aukera dugu; herritarren esku dago gauzak aldatzea eta euren buruak erreskatatzea, demokrazia suspertzea", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea