Albisteak -

Hauteskunde kanpaina

UPyD: 'Immigrazio ordenatua ona eta beharrezkoa da'

Immigrazio politikak giza eskubideak errespetatu egin behar dituela nabarmendu du Gorka Maneirok.

Gorka Maneiro, UPyDk Bilboko San Frantzisko auzoan egindako ekitaldian. EFE
Gorka Maneiro, UPyDk Bilboko San Frantzisko auzoan egindako ekitaldian. EFE
Gorka Maneiro, UPyDk Bilboko San Frantzisko auzoan egindako ekitaldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak immigrazio "ordenatua" ona eta beharrezkoa dela aldarrikatu du. Horren harira, Europaren immigrazio politikaren oinarria etorkinen herrialdeekin lankidetzan aritzea izan beharko litzatekeela iritzi dio.

UPyDk Bilboko San Frantzisko auzoan egin du igande honetako ekitaldi nagusia, Europako hauteskundeen kanpainaren barruan. Auzo horretan, bizilagunen % 30 baino gehiago etorkinak direla gogorarazi du Maneirok.

EAEko UPyDko burua Europa federalaren alde mintzatu da, eta hainbat eskuduntza Europar Batasunaren esku utzi beharko liratekeela esam du. Besteak beste, immigrazio, energia eta zerga politikak aipatu ditu.

Maneiroren esanetan, "Europak atzerritarrak behar ditu", eta immigrazio politikak "giza eskubideak errespetatu" egin behar dituela eta etorkinak Europan gizarteratu egin behar dituztela nabarmendu du.

Hori dela eta, Europak "immigrazio ordenatua" behar duela aldarrikatu du, "hainbat herrialdetan sortzen ari diren ideia nazionalista, xenofobo eta populisten aurrean".

"Immigrazio ordenatua aldarrikatzen dugu, giza eskubideekin errespetua duena; immigrazioa, ordenatua bada, positiboa da, eta guztioi interesatzen zaigu", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea