Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PSE

PPren politika PSOEren alde bozkatuz errefusatzea eskatu du Jaureguik

Hautagai sozialistaren esanetan, "ez dago Europa aldatzeko 220 diputatu lortzeko gauza den beste familia politikorik".

PSE-EEren ekitaldia, Bilbon. EiTB
PSE-EEren ekitaldia, Bilbon. EiTB
PSE-EEren ekitaldia, Bilbon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui PSOEren Europako hauteskundeetarako zerrendako bigarrenak sozialisten alde bozkatzea eskatu die "PPk Espainiako Gobernuan abiatutako politikak errefusatzen dituztenei".

"Ez dago Europa aldatzeko 220 diputatu lortzeko gauza den beste familia politikorik", ohartarazi du.

PSE-EEk hauteskunde ekitaldia egin du Bilbon, Abandoibarran, Ramon Rubial sozialista historikoaren estatuaren parean. Bertan, Jaureguik hiru konpromiso agertu ditu: "Europa federal batean Euskadi indartsua izatea, aldatzen ari den mundu honetan Europa federala izatea eta Espainiak gertatzen ari denari ezetz esatea".

Ekitaldi horretan, Eider Gardiazabal hautagaiak defizit helburua malguagoa izatearen alde egingo duela aurreratu du, inbertsio eta enplegu plan bat abiatu ahal izateko.

Europako Banku Zentrala erreformatzeko prest ere agertu da, zor publikoaren kostua murrizteko. "Troikaren aurrean, guk troika sozial baten alde egingo dugu, drama sozialak saihesteko", adierazi du.

Gardiazabalek gazteen artean enplegua sortzeko funtsak 6.000 milioi euritik 21.000 milioi eurora handitzea eta gutxieneko soldata europarra sortzea proposatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea