Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: PSE

'Eskuin egoistari' ezetz esatea babestu dute Lopezek eta Valencianok

Lehendakari ohiak Cañeteri "etxean geratzea" eskatzeko deia egin du, "ez dugulako nahi PPk defendatzen duen Europa matxista".

Elena Valenciano, Patxi Lopez eta Eider Gardiazabal, PSEk Durangon egindako ekitaldian. EiTB
Elena Valenciano, Patxi Lopez eta Eider Gardiazabal, PSEk Durangon egindako ekitaldian. EiTB
Elena Valenciano, Patxi Lopez eta Eider Gardiazabal, PSEk Durangon egindako ekitaldian. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elena Valenciano PSOEren Europako hauteskundeetarako zerrendaburua Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari zuzendu zaio, eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrari "hegoaldea ere existitzen" dela gogorarazi diezaion eskatu dio. Gainera, maiatzaren 25ean "eskuin egoistari ezetz borobila" esateko deia egin du.

PSOEk Arrosaren Festa ospatu du igande honetan, Durangon (Bizkaia), eta, bertan, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia ere izan da. Ekitaldi horretan, eskuinak "korporazio handien eta [eskuindarrek] Suitzan dituzten kontu korronteen alde" baino ez duela lan egiten salatu du Valencianok.

Hautagai sozialistak zoriondu egin ditu euskal sozialistak, "espainiar guztiak aske izatea lortzeagatik", eta orain PSOEk "sufritzen ari direnak" salbatzeko irabazi behar duela iritzi dio. "Boteretsuak gure aldeko botoen beldur dira", esan du Valencianok, eta Espainiak "proiektu europarretik urruntzen ari den hegoaldea" ordezkatzen duela gaineratu du.

Testuinguru horretan, Valencianok "konpromisoa" agertu du gazteek enplegua eta soldata duinak izan ditzaten. "Hegoaldeko gazteek europakoen aukera berberak izan behar dituzte", aldarrikatu du.

Bestalde, Patxi Lopezek sozialisten alde bozkatzeko deia egin du, Miguel Arias Cañete PPren zerrendaburuari "etxean geratzea" eskatzeko. "Ez dugu nahi PPk defendatzen duen Europa atzerakoi, matxista eta larderiatzailea", azpimarratu du.

Lehendakari ohiaren esanetan, "Europa ezkerrak gobernatzen badu baino ez da izango Europa", eta hauteslekuetan "pobrezia kolektiboaren" aurrean, sozialisten "elkartasun eta garapen ereduaren alde" egin beharra dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSOE