Albisteak -

Hauteskunde kanpaina: EH Bildu

EH Bildu: 'Eskuinak 30 urte atzera eraman ditu emakumeen eskubideak'

Koalizio abertzaleak salatu duenez, "doktrina kontserbadoreak" Nafarroan "aliatu perfektuak" ditu, hala nola "UPN, Opus Dei eta artzapezpikua".

EH Bilduren hauteskunde ekitaldi bat. EiTB
EH Bilduren hauteskunde ekitaldi bat. EiTB
EH Bilduren hauteskunde ekitaldi bat. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Juaristi eta Maite Iturre EH Bilduren Europako hauteskundeetarako hautagaiek salatu egin dute "Europan eskuin muturrak aurrera egin izana" eta, "doktrina katoliko kontserbadoreena" oinarri hartuta, emakumeen eskubideak "30 urte" atzera eraman izana.

Koalizio abertzaleak hauteskunde ekitaldia egin du Iruñean, Artzapezpikutzaren aurrean, hezkuntza politikaren aurka eta abortatzeko eskubidearen alde. Bertan, "doktrina kontserbadoreak" Nafarroan "aliatu perfektuak" dituela esan du Iturrek, eta "UPN, Opus Dei eta [Francisco Perez Gonzalez] Iruñeko artzapezpikua" aipatu ditu.

Gainera, abortatzera joan ziren emakumeak "hertsatzeko" helburuz, artzapezpikua Antsoaingo klinika batera joan zela gogorarazi du.

Hautagai abertzalearen esanetan, koalizioak indarkeria matxista ezabatzeko eta emakumeen eskubideak bermatzeko "neurri integralak" aboatuko ditu.

Iturrak PPren eta UPNren aurka egin du, emakumeen gorputza "gai pribatua baino gehiago, publikoa izatea" nahi dutelako.

Bestalde, Rebeka Ubera legebiltzarkideak ekitaldia egin du Tolosan (Gipuzkoa), eta, bertan, EH Bildu "erradikala" dela aitortu dio Iñigo Urkullu lehendakariari, baina "EAJk osasun sistema pribatizatzearen aurka" dagoelako.

Halaber, erakunde publikoen lehentasuna "zerbitzu publikoak indartzea" izan beharko litzatekeela nabarmendu du. "Baina Urkulluren Gobernuak sektore pribatua nahiago du", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Zer ari da gertatzen Europan? Europako hauteskundeak EH Bildu Bizkaia