Albisteak -
Hauteskunde kanpaina
Schulz: 'Nire Europan ez ditugu emakumeak gutxiago bailiran tratatzen'
Europako Batzorderako presidentegaiak "gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko" borroka egingo duela nabarmendu du.
Erredakzioa
Martin Schulz Europako Alderdi Sozialistaren Europako Batzorderako presidentegaiaren esanetan, sozialisten Europan "pertsona guztiei tratu berbera ematen zaie", eta emakumeak ez dituzte tratatzen "gutxiago" izango balira bezala.
PSCk hauteskunde ekitaldia egin du Bartzelonan, eta, bertan, Manuel Valls Frantziako lehen ministroa, Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohia, Elena Valenciano PSOEren Europako hauteskundeetarako zerrendaburua eta Pere Navarro PSCko idazkari nagusia ere izan dira.
"Gure Europan tratu berbera ematen diegu pertsona guztiei, emakumeak ez ditugu intelektualki gutxiago izango balira bezala tratatzen. Gizona eta aita naizen heinean, lotsagarria iruditzen zait norbaitek nire alaba nire semea baino gutxiago dela esatea", salatu du Schulzek, Miguel Arias Cañete PPko zerrendaburuak egindako adierazpen polemikoen harira.
Horren ildotik, Elena Valencianorekin batera borroka egingo duela aurreratu du presidentegai sozialistak, "gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzeko". "Borrokak gure ama eta alaba maiteak indarkeriatik salbu egon arte jarraituko du", ohartarazi du.
Bestalde, Donostian egindako ekitaldi batean, Iñaki Arriola Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak bozkatzera joatek deia egin du, eta PSOE eta PP berdin direla esateari "propaganda merkea" iritzi dio.