Europakoak 2024 -
Cañeteren polemikagatik
Egiguren tratu txarrak emateagatik zigortu zutela esan du Iturgaizek
”Nik ez dut inioz PSOEko emakumerik ikusi Egigurenen dimisioa eskatzen", adierazi du Iturgaizek Cañeteren hitzek piztutako polemikaren harira.
Erredakzioa
Miguel Arias Cañeteren adierazpen matxistengatik piztutako polemikaren inguruan, Carlos Iturgaiz PPko hautagaiak PSOEri erantzun dio 1992. urtean Jesus Egiguren PSE-EEko presidentea zigortu zutela, emazteari tratu txarrak emateagatik.
”Eta nik ez dut PSOEko emakumerik ikusi Egigurenen dimisioa eskatzen. PPri lezioak eman bai, baina etxe barruan leziorik ez dute ematen”, adierazi du Radio Euskadin.
Hala ere, Iturgaitzek onartu du Cañeteren hitzak ez zirela egokiak izan, baina, politikagintzan eta profesio guztietan, “egun txarrak” izaten direla nabarmendu du.
Sozialisten erreakzioaren aurrean harrituta dagoela adierazi du Iturgaizek. Gai horri eta abortuaren legeari buruz soilik hitz egitea leporatu die.