Hauteskunde Orokorrak Espainian 2019: A10ari buruzko azken orduko albisteak | EITB Hauteskundeak

Hauteskunde Orokorrak A10

15:32

Hauteskunde Orokorrak A10

Kanpainaren 9. eguna

Urkulluk EAJ indartsua nahi du Kongresuak 'errealitate nazionala' aitor dezan

Agentziak | Erredakzioa

Elkarrekin Podemosek auzoetako herritarren botoa eskatu du, PSOEk "ongizate Estatua bermatu" egingo duela hitzeman du, eta EH Bilduk 'trifachito'aren aurkari nagusi gisa du bere burua.

  • Iñigo Urkullu lehendakaria Labastidan. Argazkia: EiTB

    Iñigo Urkullu lehendakaria Labastidan. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Roberto Uriarte Elkarrekin Podemosen Bizkaiko zerrendaburuak auzoetako herritarren pate-hartzea aldarrikatu du, bertako herritarrak direlakoan eskubide urraketak pairatzeko aukera handienak dituztenak.

Koalizioak ekitaldi politikoa egin du eguerdian Bilboko Otxarkoaga auzoan, eta azpimarratu du "Otxarkoaga bezalako auzoetan parte-hartzea % 50era" jaisten dela, "zoritxarrez".

"Oso garrantzitsua da eskubide urraketa arriskua dagoen eremuetan publikotasuna aldarrikatzea, bertan aldarrikatu behar dira gehien erakunde eta parte-hartze publikoa", azaldu du Uriartek.

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak Zarautzen egindako ekitaldi batean esan du bere alderdia "erabakigarria" izango dela Pedro Sanchezek "Ciudadanosekin ituna egiteko tentazioa izan ez dezan". Izan ere, Albert Riveraren alderdiak Kupoari buruzko bideoarekin "erridikulu ikaragarria" egin duela iritzi dio.

"Atzo Riverari tokatzen zitzaion espektakulua ematea", adierazi du buruzagi jeltzaleak, Ciudadanosek zabaldu duen bideoari erreferentzia eginez. Bideo horretan ustez EAJkoak diren gizonezko batzuk ageri dira Kupoari 'agur' esaten alderdi laranjak irabazi dituelako bozak.

"Horrek Espainian botoak mango dizkiela pentsatuko dute, Euskadin egiten duten erridikulua ikaragarria baita. Frikia dela esatea gutxi esatea da. Hitzak soberan daude. Gauza bat bakarrik esango dut, bideoak ez du sinesgarritasunik, argi ikusten baita ez dela Sabin Etxea, Ciudadanosen egoitza baizik, hiru katu besterik ez baitaude: bi aktoreak eta kameralaria", azpimarratu du.

Isabel Celaa Espainiako Gobernuaren bozeramaile eta PSOEren hautagaiak esan du Pedro Sanchez berriro presidente bada "Ongizate Estatua blindatu" egingo dutela, "orain arteko zerga diziplina berarekin".

Celaak Guardian egindako ekitaldi politiko batean azaldu duenez, apirilaren 28a "oso garrantzitsua" izango da, azken zazpi urteetan eskuindarrek "politika sozial askotan atzera" egin dutelako.

Hezkuntza ministro ere badenak ziurtatu du Espainiako Gobernuak azken hileetako joerarekin jarraituko duela "ekonomiaren hazkundea eta banaketa bermatzeko", "defizita eta zorra murriztea lortu duen zerga diziplinarekin".

Jon Iñarritu EH Bilduren Gipuzkoako hautagaiak esan du Ostiral Santua "egun ona" izan zela "euskal eta kataluniar subiranista ezkeriarrentzat" eta "txarra autoritarismoa eta inboluzio demokratikoa sustatzen dituztenentzat".

Iñarrituk, Zarautzen egindako kanpaina agerraldian, txalotu egin du atzo EH Bilduk eta ERCk Ginebran sinatu zuten ituna: "Ezkertiar subiranisten batuketa ez zaio gustatzen 'trifachitoa'ri, gehiago eta erabakigarriagoak izango garelako euskal gizarte hobea lortzeko".

Akordioak "herrialde libreak, burujabeak eta sozialki eta ekonomikoki justuak eraikitzeko ilusioak eta borondateak batzen ditu", haren esanetan.

Iñigo Arcauz PPren Gipuzkoako zerrendaburuak berretsi du Espainiaren batasuna defendatuko duela "eraso nazionalista edo independentisten" aurrean, eta aipatu eraso hori "gelditzeko gai den bakarra" Pablo Casado dela esan du.

Zarauzko kai-muturrean egin ditu adierazpenok Arcauzek, eta gogorarazi du hauteskundeen "garrantziagatik" eta "Sanchezen gobernuaren 9 hilabete penagarriekin amaitzeko" eman zuela aurkezteko "pausoa".

Hautagai popularrak "Kataluniaren oldarraldi nazionalista gelditzeko" beharrean jarri du azpimarra: "Hemen EAJk ez du independentzia asmoekin kanpainarik egin, baina badakigu horrelako eraso bat egiteko prest dagoela, bere garaian Ibarretxerekin bezalaxe".


Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena