AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Kanpaina sarean

Romneyren hutsegiteak

Mitt Romneyren kanpainako taldeak iPhonerako aplikazio batean egindako akatsak sare sozialak berotu ditu. 'Amercia' berba txarto idatzi dute eta twitter erabiltzaileek ez dute barkatu.

Romneyren taldeak egindako kanpainaren lelo okerra. Argazkia: Amercia.com
Romneyren taldeak egindako kanpainaren lelo okerra. Argazkia: Amercia.com
Romneyren taldeak egindako kanpainaren lelo okerra. Argazkia: Amercia.com

M. Beistegi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'A better Amercia' kanpaina aurkeztu eta sare sozialetan bolo-bolo zabaldu da Romneyren taldearen hanka-sartzearen berria. Ordu gutxitan, #Amercia trendicc topic izan da. Mitt Romney AEBetako presidentetzarako hautagai errepublikanoaren taldeak azkar zuzendu du okerra, baina ordurako txantxa eta iseka soka luzea zen oso.

Azaroko hauteskundeetarako errepublikanoen presidentegaia izango dela jakin eta gutxira, sakelako telefonoentzako aplikazio bat aurkeztu zuen Mitt Romneyren taldeak: "A better Amercia". AEBetako sare sozialetan zalaparta handia sortu zuen eta twitterren hizketagai nagusi izan zen, 'Amercia' hitza gaizki idatzita batzegoen.

Negozioa

Hanka-sartzeari etekina atera diote batzuek. Hainbat enpresek lelo okerra daraman kamisetak salgai jarri dituzte, 15 dolarretan. Negozio borobilagoa egin du Jonh Chen Shangaiko bizilagunak. Amercia.com domeinua erosi zuen 2009an, AEBekin duen maitakeriaren adierazle edo. Orain, 9.000 dolar balio ditu domeinu horrek. Eskuzabala da Chen: 6.000 edo 7.000 dolarren truke saltzeko prest dago.

Obamak ere huts egin zuen

Hutsegite batek behin baino gehiagotan astindu du kanpaina. 2008an, Barack Obama presidenteak herrialdeko estatu guztiak bisitatu zituela esan zuen. Hain justu, 57 estatuak bisitatu zituela adierazi zuen (50 estatu daude).

Jarraitu Mitt Romney Facebooken eta Twitterren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea