AEBko hauteskundeak 2020: Azaroak 3, legegintzarako hauteskundeak AEBn | EITB Hauteskundeak AEB

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

02:21

AEB-ko HAUTESKUNDEAK

Bozketa eguna

AEBetako botoen zenbaketa, munduaren ardatz

Erredakzioa

Mitt Romney hautagai errepublikanoak Hego Karolinan irabazi du, Barack Obama demokratak, aldiz, Vermonten. Biak baikor aurre egiten diete emaitzei.

02:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Milioika estatubatuar botoa ematen ari dira, datozen urteotan presidentea izango dena aukeratzeko. Boto-emaileak bi herrialde ereduren artean hautatzen ari dira: Barack Obama demokratarena alde batetik, eta Mitt Romney errepublikanoarena bestetik. Obamak lau urte gehiago nahi ditu, eta Romneyk hautagai demokrataren 'aldaketa' mezua bereganatu du.

Hawaiiko hauteslekuak irekita, martxan jarri dituzte AEBetako hautesleku guztiak. Hain herrialdea handia izanda (munduko hirugarren herrialde handiena, lur eremuari dagokionez), sei ordu-eremu dituzte AEBetan, eta, ondorioz, hauteslekuak modu progresiboan ireki eta ixten dituzte. Ekialdeko kostaldeko estatuak izan dira irekitzen lehenak (eguerdian, Euskal Herriko ordua), eta Hawaii, berriz, azkena.

Obamak Vermonten irabazi du, Romneyk Kentuckyn eta Indianan

Barack Obama AEBetako presidenteak garaipena lortu du Vermont estatuan, Mitt Romney, aldiz, Kentuckyn eta Indianan izan da garaile, CNNren proiekzioen arabera.

Obamarentzat, Vermonten irabazteak hiru boto lortzea da, Romneyk Kentuckyn zortzi konpromisario lortu ditu eta hamaika Indianan.

Inkesta guztien arabera, hauek izango ziren hiru estatu horietako emaitzak. Indianaren kasuan, joera baten berrespena izan da, 2008ko hauteskundeetan Obamak bere estatuan irabazi zuelako, John MacCainen aurrean.

Oraingoz, Mitt Romney hautagai errepublikanoak Hego Karolinan irabazi du, CNNren arabera. Horrekin, 33 boto lortu ditu: 11 Indianan, 9 Hego Karolinan, 8 Kentuckyn eta bost Virginian.

Akatsa, Floridan

Floridako 12.000 boto-emailek astearte honetan hutsegitez agintarien dei bat jaso dute bihar hautestontzietara joateko esanez, hau da, AEBetako hauteskundeak izan eta egun batera.

Dirudienez, akatsa honako honetan datza: Astelehenerako dei automatiko bat programatu zuten, oroigarri moduan, Pinellas konderriko 27.917 boto-emailerentzat, Floridako mendebaldean.

Dei horien bitartez, boto-emaileei "bihar" bozkatu behar zutela esan zitzaien, azaldu du Nancy Whitock hauteskundeetako konderriko bozeramaileak. Halere, deiaren sistemaren akats baten ondorioz, astelehen gauean geldiarazi egin ez zituztela azpimarratu du. Hori dela eta, 12.525 boto-emailek gaurko 13:00etan (18:00etan GMT) jaso zuten mezua.

Bestalde, 106 urteko emakume batek bozkatu du AEBetako hauteskunde orokorretan, Miami Beachen, Florida hegoaldean, bere semearekin batera.

Isabel Castañok (Kolonbian jaio zen, 1906an, eta estatubatuarra da) botoa ematen ostean azaldu duenez, hauteskundeak irabazten dituen pertsonak "ondo gobernatzea, guztiak gobernatzea" nahi du.

Obamak eta Rommeyk baikor aurre egingo diete emaitzei

AEBetako Presidentetzako bi hautagai nagusiek, Barack Obama demokratak eta Mitt Rommey errepublikanoak, baikor aurre egingo diete hauteslekuen itxierari, bi alderdiek CNNko kateari jakitera eman diotenez.

Obamaren ingurua "lasai" agertu da, oraingoz dituzten datuengatik, azken orduan Romneyren botoak igo ez direlakoan daudelako. CNN katearen arabera, partaidetza handia izan da.

Romneyren aholkulariek "seinale onak" ikusi izana nabarmendu dute, azken emaitzaren harira, halere, ondorioak ateratzeko "goizegi" dela azaldu dute. Alderdi errepublikanoaren ustez, partaidetza altua izaten ari da, euren interesekoak diren lekuetan. Oyon datu "oso onak" izan dituztela adierazi dute.

Kanpaina gehiago VS saskibaloia

Hauteskundeen emaitzak jakin aurretik azken orduak dira hauek hautagaientzat. Mitt Romney errepublikanoak kanpainaren azken txanpari eutsi dio hauteskude egunean bertan, eta Pennsylvaniara eta Oyora egin du bidaia, botoa eskatzeko. Inkestenarabera, lehia bizi izango da bi hautagaien artean, eta, beraz, bozketaegunean atseden hartzeko ohitura bertan behera utzi du.

Obamak, berriz, saskibaloi partida jokatu du lagunekin eta kolaboratzaileekin, familiarekin afaldu baino lehen.

Presidentea, baikor

Bere kanpainan lagundu duten boluntarioen egoitza batera egin du bisita Obamak, eta adierazpenak ere egin ditu. Presidenteak Mitt Romney errepublikanoa zoriondu du, ''kanpaina indartsua'' egin duelako, eta itxaropentsu eta baikor agertu da, irabaztea espero baitu. ''Irabazteko boto nahikoa izatea espero dugu. Gau ona izatea espero dut'', esan du Obamak. Joan den urriaren 25ean eman zuen botoa presidenteak, korreo bidez. Gaur, familiarekin etxean afaldu ondoren, Chicagoko McCormick aretoan igaroko du hauteskunde gaua, emaitzen zain.

Mitt Romneyk, bestalde, gaur bertan eman du botoa, Belmonten, Boston kanpoaldean. Jarraian giltzarri izan daitezkeen bi estatura egin du bidaia, botoa eskatzen jarraitzeko. Gauean, Bostenera itzuliko da, emaitzak ezagutzera.

Bozketa estua

Giltzarri diren estatuen emaitzen zain, dagoeneko badakigu, 06:00etatik, Dixvile Notch herrixka txikiaren emaitzak. Bertan, bost boto jaso dira Obamaren alde, eta beste bost Romneyren alde.

Emaitza hori sinbolikoa baino ez da, baina herrialde osoan gertatu daitekeenaren adibide da. Izan ere, topikoa dirudien arren, presidenterako hauteskunde hauek historia osoko estuenetakoak dira, eta baliteke bi hautagaien aldea boto gutxikoa izatea.

Inkesta ospetsuenetako bik hautagai ezberdinei ematen die garaipena. Pew ikerketa zentroak hiru puntuko aldea eman dio demokratari (% 48 Obamak; % 45 Romneyk), eta Gallupek puntu bateko aldea errepublikanoari (% 49 Romneyk; % 48 Obamak).

Hori horrela, irabazlea giltzarri izango diren 10-12 estatutan erabakiko da: Florida, Pennsylvania, Ohio, Michigan, Ipar Carolina, Virginia, Wisconsin, Colorado, Iowa, Nevada eta New Hampshire. Estatu horietan, hautagaien kanpainek etxez etxe eskatu dute botoa.

Adituek ez dute baztertzen bozkatuena ez izatea presidente, 2000. urtean gertatu bezala. Urte horretan, George W. Bush errepublikanoa izendatu zuten, Al Gore demokratak baino boto gutxiago lortu bazituen ere. [irakurri: AEBetako hauteskunde sistema korapilatsua]

Denon buruan 2000. urtean Floridan izan zen boto zenbaketa amaigabea dago oraindik. Lehia oso estua izan zen, eta botoak sakon aztertu zituzten, banan-banan.

Hori aurten ere errepikatu daitekeen jakitun, hautagaien kanpainek abokatu-sorta prestatu dute, botoak berriz zenbatzea eskatzeko edo emaitzen aurka egiteko.


Datuak

Orotara, 238 milioi pertsonak dute boto eskubidea AEBetan, baina horietako hiru laurdenek, 178 milioik, baino ez dute eman izena hauteskunde erroldan. Gainera, erroldatu diren guztiak ez dira bozkatzera joango azkenean.

31 milioi pertsonak baino gehiagok jada bozkatu dute, posta bidez, horien artean Barack Obamak. Hain zuzen ere, presidenteak urriaren 25ean bozkatu zuen, Chicagon.

Bestalde, Mitt Romneyk ere eman du botoa, Belmonten, Boston kanpoaldean. Joe Biden presidenteordetzarako hautagai demokratak ere eman du bozka, Delawaren.

Ilarak New Yorken

'Sandy' urakanaren eragina bereziki jasan zuen New York hirian ilarak daude botoa emateko. Urakanak utzitako ondorioak oraindik agerikoak dira bertan, eta milioi bat pertsona baino gehiago dago oraindik argindarrik gabe. Hala ere, bertako bizilagunak botoa ematera irten dira. 'Obamagatik ez balitz, ez nintzen hemen egongo', esan du boto-emaile batek New Yorken, ordubete ilaran egon ondoren.

__________________________________________________________________

INFORMAZIO OSAGARRIA:

Profila: Barack Obama

- Profila: Mitt Romney

- Giltzarri diren estatuak

- Kanpainaren gaiak

- AEBen hauteskunde sistema: Zergatik ez da beti bozkatuena presidente?

Iruzkinak

  • Publizitatea
    • BILATZAILEA
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena