Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
Inkesta
Independentismoak aise irabaziko du, inkesten arabera
Junts Pel Sik eta CUPek erraz gaindituko dute gehiengo osoa eserlekutan, eta bototan oso gertu geratuko da.
D.P. / I.G. | eitb.eus
Independentziaren aldeko indarrak igande honetako hauteskundeen garaileak izan dira, Junts Pel Sik eta CUPek bat eginda gehiengo osoaren muga gaindituko bailukete eserlekuei dagokienez, eta ia botoetan ere. Zehatz-mehatz, bi zerrendek 74-77 eserleku eta botoen % 49,8 lortuko lituzkete, TNS Demoscopiak Fortarentzat egindako inkestaren arabera.
Indar bozkatuena CDCk eta ERCk sustatutako zerrenda izango litzateke, baina CUPekin bat egin beharko luke gehiengo osoa eskuratzeko. Hain zuzen ere, 63-66 diputatu lortuko ditu, eta botoen % 40,7.
Bigarren lekua Ciutadansek lortuko luke, 19-21 eserlekurekin eta bozen % 15,4rekin. Gainera, PSCk hirugarren postua hartuko luke, 14-16 diputaturekin eta botoen % 12rekin. Unio Kataluniako Parlamentuan sartuko litzateke, independentziaren helburua baztertu eta CiUrekin batasuna hautsi ondoren.
Parlamentua horrela geratuko litzateke:
- Junts Pel Sí: 63-66 eserleku eta botoen % 40,7
- Ciutadans: 19-21 eserleku eta botoen % 15,4
- PSC: 14-16 eserleku eta botoen % 12
- Sí que es Pot: 12-13 eta botoen % 10,4
- CUP: 11-13 eserleku eta botoen % 9,1
- PP: 9-11 eserleku eta botoen 7,7
- Unio: 3 eserleku eta botoen % 2,9
201 hauteslekutan 30.150 pertsonari galdetuz egin dute inkesta.