Kataluniako Hauteskundeak 2024 -
A-25
Euskal alderdien erreakzioak
Alderdi abertzaleek independentistak gehiengo izatea txalotu dute; konstituzionalistek, ordea, Artur Masen porrota nabarmendu dute.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritza
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako jarduneko bozeramaile eta PSE-EEko legebiltzarkidearen esanetan, CiUk "paper zaila" du gobernatzeko orduan, itunak ERCrekin edo PPrekin adostea erabaki behar baitu.
Horren ustez, Kataluniako Parlamentua "zatituagoa" dago, eta horrek "zaildu" egingo du Gobernua osatzea eta gobernagarritasuna bermatzeko akordioak lortzea.
Gipuzkoako Aldundia
Martin Garitazo Gipuzkoako ahaldun nagusiak goratu du argi geratu dela Katalunian independentistak "gehiengoa" direla. "Datuak hor daude", erantsi du.
EAJ
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaiko presidentearen iritziz, Artur Mas CiUren presidentearen emaitzak ez du euskal politikan "aldaketa handirik" ekarriko, Euskadi eta Katalunia "bakoitza bere bidea" egiten ari direlako.
EAJk eta CiUk "Europan nazio bat eraikitzeko" nahian iritzi berdina dutela onartu du Ortuzarrek Radio Euskadiko elkarrizketa batean, baina bi prozesu politikoen erritmoak ezberdindu ditu. "Bakoitzak bere pausoak emanez egingo dugu bidea, eta bakoitzaren herrialdearen pultsuei jarraituta. Egoera politikoa oso ezberdina da Euskadin eta Katalunian, baita egoera ekonomikoa ere, eta, batez ere, erakundeena", azaldu du.
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak eta etorkizuneko lehendakariak esan duenez, Estatuarentzat irtenbiderik ez diela eman Kataluniako eta Euskadiko "arazoei" erakutsi dute hauteskunde autonomikoen emaitzek.
Urkulluk hori azaldu du Twitterreko bere kontuan euskaraz egindako adierazpenetan, Kataluniako hauteskundeak izan eta egun batera.
PP
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen esanetan, Artur Masek eta Iñigo Urkullu hurrengo lehendakariak "ikasi" egin beharko lukete: "mezuak erredikalizatuta, erradikalak daude erosoago".
"Nazionalista moderatuek lantzen dute lurra, baina uzta nazionalista erradikalek jasotzen dute", ohartarazi du, PPren Batzorde Nazionalera heldu denean.
Ezker abertzalea
Niko Moreno ezker abertzaleko ordezkariak kataluniarrek erabakitzeko eskubidearen alde egin dutela txalotu du.
Morenok Onda Vascan adierazi duenez, Masek "fidatzekoa" dela erakutsi behar du orain, independentziaren aldeko apustiari eutsiz.
EA
Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariaren ustez, hauteskundeen emaitzek oro har eta ERCren hazkundeak batik bat erakutsi egin dute Katalunia "subiranista" dela.
"Herritar gehienek independentzia babestu dute, eta are gehiago erabakitzeko eskubidea", esan du.
UPyD
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak dimititzeko eskatu dio Artur Masi.
Maneiroren esanetan, "agintariek ez dituzte hauteskundeak deitu behar beharrezkoak ez badira". "Gobernatzea, krisia murrizketa sozialik egin gabe gainditzea, zerbitzu publikoak defendatzea eta bizikidetza mantentzea izan beharko litzateke agintarien zeregina", gaineratu du.