X-eleccionesmunicipalesforales-X -
'Boulevard' irratsaioan
Inor 'zoritxar-igarle' izan ez dadila eskatu du Ramon Jaureguik
Auzitegi Gorenak Bilduri buruz hartu duen erabakiarekin "pozik" agertu da Ramon Jauregui Presidentzia ministroa.
Radio Euskadi / Erredakzioa
Inor "zoritxar-igarlea" izan ez dadila eskatu du Ramon Jauregi Presidentzia ministroak, "Konstituzio Auzitegiaren erabakia falta baita". Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioan eskainitako elkarrizketan, Auzitegi Gorenak hartutako erabakia txalotu du Jaureguik.
Jaureguik adierazi duenez, "ez da epai judizialaren azterketa politikoa egin behar". Hala ere, jendeak "bake prozesu baterako onuragarria ote den" pentsatzea onartzen du.
Ministroaren esanetan, auzitegiek "independentziaz" hartzen dituzte erabakiak, eta, botereen banaketan oinarrituta, gaitasun hori aitortu behar zaie; hori "indar politiko guztiek sinetsi beharko lukete".
Jauregik argitu duenez, epaileek bestelako erabaki bat hartu izan balute, Gobernuak berdin errespetatuko zuen.