X-eleccionesmunicipalesforales-X -
Bildu, baliorik gabe
Patxi Lopez: 'Ez saiatu Auzitegiaren erabakian nahasten'
Lehendakariaren hitzetan, "oso gai konplexua da, eta zuhur jokatu behar da". Hori dela eta, "Auzitegiaren erabakian eraginik izaten ez saiatzeko" eskatu die alderdiei eta erakundeei.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan, "garrantzi handiko erabaki baten aurrean gaude, eta ezin zaio aurreritzien eta apriorismoen bidetik aurre egin".
Lehendakariak bere blogean jakinarazi duenez, Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenden aurka egin ostean Eusko Jaurlaritzak igorritako agiriarekin bat egiten du.
"Hainbat aste daramatzat gai berari buruz hitz egiten. Ez da jarrera anbiguoa, guztiz kontrakoa baizik. Gurea bezalako Zuzenbide Estatu batean botereen banaketa errespetatzea, auzitegien erabakiak onartzea eta alderdietatik Justiziaren papera ordezkatzen ez saiatzea balio handiko jarrera politikoa da berez".
Lehendakariaren hitzetan, "oso gai konplexua da eta zuhur jokatzea komeni da". "Aurrerapauso bat eman zen atzo gure sisteman, bermeak eskaintzen dituen sistema batean. Ez da behin betikoa, eta behin betiko erabakia ezagutu arte itxarotea komeni da", gaineratu du.
Bilduren arduradunek Auzitegi Konstituzionalera jotzeko aukera dute eta organo horrek argituko du, azken batean, Bilduk maiatzeko hauteskundeetara aurkezteko aukerarik duen. "Ondorioz, auzitegien erabakian nahasten ez saiatzeko deia egiten diot gizarteari, baina bereziki alderdiei eta erakundeei".