X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

UPYD: 'Kanpaina demokraziaren etsaiekin egitera behartu gaituzte'

Bilboko ekitaldian Rosa Diezek egindako adierazpenak dira. Bertan izan dira UPyDren Bilboko, Gasteizko eta Donostiako alkategaiak ere.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rosa Diez UPyDren diputatu eta presidentea Bilbon izan da goizean. Auzitegi Konstituzionalak Bilduren inguruan hartutako erabakia gogor kritikatu du: "Hauteskunde-kanpaina demokraziaren etsaiekin egitera behartu gaituzte".

Ekitaldi politiko horretan UPyDren Gasteizeko, Bilboko eta Donostiako alkategaiak izan dira: Carlos Sevillano, Javier Gabilondo eta Nicolas de Miguel, hurrenez hurren. Alderdi Sozialistaren izena aipatu gabe, Alderdi Sozialistari leporatu dio, zeharka bada ere, Konstituzionalak Bilduri hauteskundeetako ateak ireki izana. "Auzitegi bat osatzen duten epaileek Legea jarraitu beharrean, eurak izendatu dituztenen jarraibideei kasu egitean, ez dago Justiziarik, ez dago botere arteko banaketarik eta, ondorioz, ez dago demokraziarik", nabarmendu du. "Konplexu asko dituen alderdi politiko handiren batek demokraziaren etsaiak hauteskundeetan berriro egotea ahalbidetu dute, eta gero herritarrei axola zaizkien gauzetaz hitz egin nahi dutela esango dute", erantsi du Rosa Diezek.

Bestalde, UPyDren Bilboko, Donostiako eta Gasteizko alkategaiek udaletxeetan eraberritze politikoa ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Euren alde bozkatzea, botere politikoa herritarrei itzultzea dela esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea