X-eleccionesmunicipalesforales-X
Hauteskunde-kanpaina
Bere bi militantek irainak jasan dituztela salatu du UPyDk
Erredakzioa
Antza, erasoa Donostiako Egia auzoan gertatu zen. Bi militanteak hauteskunde-autoan zeudela ezezagun batzuk "faxista" oihuka hasi zitzaizkien.
UPyD alderdiak salatu duenez, bere bi militanteak irainak jasan zituzten, hauteskunde-autoan Donostiako kaleak zeharkatzen ari zirela.
Ezezagun batzuk hurbildu eta "faxista" bezalako irainak oihukatu eta autoa kolpatu zuten. Gertakariak ostiralean, 19:30ean, jazo ziren, Donostiako Egia auzoan, autoa bidegurutze batean geldituta zegoenean.
Azkenean, autoan ihesi joatea lortu zuten, UPyDk ohar batean azaldu duenez.