X-eleccionesmunicipalesforales-X -

Hauteskunde-kanpaina

Enplegua sortzea eta ekonomia sustatzea, Odon Elorzaren lehentasunak

Donostiako alkategaiak "Udalak orain arte egindako esfortzua"rekin jarraitzea ere defendatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elorza PSE-EEren Donostiako alkategaiak iragarri du bere lehentasunak enplegua sortzea eta jarduera ekonomikoa sustatzea izango direla. "Udalak orain arte egindako esfortzua"rekin jarraitzea ere defendatu du, "hiriko industria-sarea indartzeko".

Elorzak enplegu politikak eta enpresa-parkeak hizpide hartu ditu Donostiako Boulevarden egindako ekitaldi batean.

PSE-EEk agiri batean azaldu duenez, alkategai sozialistak gogorarazi du bere gobernuak enpresa berriak etortzea ahalbidetu duela, parkeak eta "enpresa inkubagailuak" sortuz, betiere "berrikuntzaren sektorea" oinarri eta enplegua sortzen.

Hori horrela, hurrengo agintaldirako hainbat neurri iragarri ditu, tartean esfortzuak koordinatzea eta ekimen enpresarial berriak diruz laguntzea.

Odon Elorzak Donostia "Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria" dela aprobetxatzeko dei egi egin du, arlo horretako lehiakortasuna indartzeko. Halaber, enpresa gazte berritzaileei laguntzea ere proposatu du.

Alkategaiak konpromisoa hartu du ekonomia jasangarriaren, kulturaren eta turismoaren arloetan enpresa garapena babesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea