X-eleccionesmunicipalesforales-X -
M-22ko hauteskudeak
EAJk Bilbon eta Gasteizen irabazi du
EAJk Bilbon (% 42,9) eta Gasteizen (% 21,8) garaipena lortuko luke eta Bilduk botoen gehiengoa lortuko luke Donostian (% 26,9), Ipsos Consulting enpresak EITBrentzat egindako azterketaren arabera.
Erredakzioa
EAJk Bilbon (% 43,9) eta Gasteizen (% 21,8) garaipena lortuko luke eta Bilduk gauza bera egingo luke Donostian (% 26,9), Ipsos Consulting enpresak EITBrentzat egindako azterketaren arabera.
Inkestaren arabera, Bilbon, EAJk 14-15 zinegotzi lortuko lituzke, PPk 5 ordezkari, Bilduk 5 zinegotzi eta PSEk 4.
Donostian, Bilduk botoen gehiengoa lortuko luke 9 ordezkarirekin, PSEk 7 eserleku lortuko lituzke, PPk 5 ordezkari, EAJk 4 zinegotzi eta Aralarrek 2 eserleku.
Era berean, Gasteizen EAJ garailea izango litzateke 7 ordezkarirekin, baina Alderdi Popularrak beste 7 zinegotzi lortuko lituzke.