X-eleccionesmunicipalesforales-X -
M-22ko hauteskundeak
Azkunak gehiengo osoa lortu du eta EAJk 15 zinegotzi izango ditu
PP Bilboko bigarren alderdia da eta 6 zinegotzi izango ditu. Bilduk botoen %14,25 lortu ditu, eta 4 ordezkari izango ditu. PSE Bilboko laugarren alderdia da (% 13,46).
Erredakzioa
EAJk irabazi ditu hauteskundeak Bilbon, eta botoen % 44,12 lortu ditu. Udalean 15 ordezkari izango ditu, % 100 zenbatuta.
PP Bilboko bigarren alderdia izango da, eta botoen % 17,02 lortu ditu. 6 zinegotzi izango ditu.
Bilduk botoen % 14,25 lortu ditu eta, ondorioz, 4 zinegotzi izango ditu.
PSEk % 13,46, eta ondorioz 4 zinegotzi izango ditu.
Bizkaiko herri nagusiak
Bizkaiko herri nagusiei dagokienez, EAJ irabazle izan da Amorebieta-Etxanon, Balmasedan, Basaurin, Durangon, Erandion, Galdakaon, Getxon, Leioan, Mungian, Santurtzin eta Sestaon.
Bere aldetik, sozialistek Barakaldon, Ermuan eta Portugaleten baino ez dute irabazi. Hori bai, beste alderdi batekin itunak egiten baino ezingo dute gobernatu.
Bildu Elorrion, Gernikan, Lekeition eta Bermeon izan da bozkatuena.
Ikusi hauteskundeetako emaitzak eitb.com-eko webgune berezian.