X-eleccionesmunicipalesforales-X -

M-22ko hauteskundeak

Bildu erabakigarria izatea galaraztea eskatu du Barcinak

Emaitzak "batere onak" ez direla izan onartu du PSNk. NaBaik, aldiz, "bestelako Gobernua" posiblea dela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Foru Gobernurako UPNko hautagaiak adierazi duenez, garaipenaz "harro" dago eta, gehiengo absolutua lortu ez duenez, gainontzeko "alderdi demokratikoei" deia luzatu die Bilduk "Gobernuaren giltza izatea" galarazi dezaten.

Barcina "presidente" oihuekin hartu dute, tartean Miguel Sanz azken presidentea. Azken hau ere oso pozik agertu da. Guztiei egindako lana eskertu ondoren, "harrotasunez aritzeko montua" ez dela esan du. "Lan egiteko eta gehitzeko unea da", gaineratu du.

PSN: Emaitzak ez dira onak Roberto Jimenez Nafarroako Gobernurako PSN alderdiko hautagaiaren hitzetan, alderdiak lortutako emaitzak “ez dira bat ere onak”, baina “Nafarroan dugun zeregina ezagutzen dugu”. “Ez gara arinegi ibiliko”, esan du. “PSNri botoa eman dioten milaka nafartarrei eskerrak eman dizkie”, eta “lasaitasun, sosegu eta hausnarketa denboraldia hasi dugu alderdiko egitura guztietan”.

NaBai: Ordezko Gobernua posible da Patxi Zabaleta Nafarroa Baiko hautagaiaren esanetan, “gehiengo aurrerakoiak aurrera egin du” Nafarroan, eta UPNren ordezko Gobernua posiblea dela esan du. “Baliteke Uxue Barkos Iruñeako alkatea izatea”, gaineratu du. “Gehiengo aurrerakoiak aurrera jarraitzen du Nafarroan, ordezko Gobernu bat posible da eta baliteke Uxue Barkos Iruñeako alkatea izatea; izan ere, hori da Iruñako hiritarren nahia”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea