Naukas
Dibulgazio Ekitaldia
UPV/EHUko Bizkaia Aretoak hainbat zientzialari eta dibulgatzaile hartuko ditu umorez betetako hitzaldiak eskaintzeko. eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dira.
Naukas Bilbao 2012
"Zientzia, eszeptizismoa eta umorea" lelopean bueltatuko da 2014an Naukas Bilbao, azken urteotako topaketa zientifiko handiena. Ehunka zientzialari eta dibulgatzaile elkartuko dira 10 minutuko hitzaldi dibertigarriak eskainiz zientzia modu atseginean eta errazean guztiei hurbiltzeko.
Aurton ere pertsonaia ezagunak egongo dira Bilbon. José A. Pérez Mi mesa cojea blogaren sortzaileak "Quiero salir en La Contra de la Vanguardia" hitzaldia emango du, eta esperientzia errepikatuko duten pertsonaien artean hauek egongo dira: Clara Grima Sevillako Unibertsitateko Matematika Aplikatuaren saileko irakaslea, Francis Villatoro Matematikan doktorea, José M. López Nicolás Murtziako Unibertsitateko biokimikaria eta Scientia blogaren egilea, eta askoz ere gehiago. Gainera, aurpegi euskaldun berriak izango dira: Paco Etxeberria, auzitegi medikua eta UPV/EHUko Lege eta Auzitegi Medikuntzako irakasle ospetsua, eta Itziar Laka, UPV/EHUko Hizkuntzalaritzako katedraduna eta irakaslea.
Ekitaldia irailaren 26 eta 27an ospatuko da, 10:00etatik aurrera, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan, eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango da.
Iaz bezala, txikienek ere dibulgazioaz eta zientziaz gozatzeko aukera izango dute. Naukas Kids 2014 ekimenaren baitan 9 hitzaldi eskainiko dira. Ostiral eta larunbat goizean izango dira aurkezpenak.
Gero eta gehiago dira Naukas (lehen Amazings.es) ekimenaren kolaboratzaileak, baina horren benetako sortzaileak Miguel Artime, Antonio Martínez, José Cuesta eta Javier Peláez dira, egun gaztelaniaz zientzia hedatzeko online plataforma handiena aurrera ateratzeko gai izan direnak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa