Quantum: urrian Naukas Quantum Donostian - EITB
Naukas Quantum
Dibugalzioa
Urriaren 1ean, 2an eta 3an Naukas Quantum Donostia jaialdia ospatuko da Victoria Eugenia Antzokian. Zientzialari eta dibulgatzaileek hitzaldiak eskainiko dituzte, zuzenean eitb.com-en.
Naukas Bilbao 2012
"Passion for knowledge" lelopean aurkeztu dute Quantum Donostia jaialdia. Ekitaldi honen helburua, hain zuzen, zientzia etorkizuneko belaunaldien ongizateari begira jarduera giltzarria dela eta ezagutza-egarria, zientziaren, teknologiaren eta kulturaren aurrerabiderako motorra dela nabarmentzea da. Hizlarien artean, Nobel sariak jasotako pertsona ospetsuak eta zientzialari adituak izango dira, adibidez: Aaron Ciechanover, Kimikako Nobel sariduna (2004); Claude Cohen-Tannoudji, Fisikako Nobel sariduna (1997); Sir John Pendry, Isaac Newton Domina (2013) jaso du, eta beste hainbat.
Jaialdiak gune txiki bat eskaini dio Naukas plataformari, komunikazioa eta dibulgazio zientifikoa zabaltzeko. Naukaseko kolaboratzaileek 10 minutuko hitzaldi motzak eskainiko dituzte. Mintzalarien artean, Javier Armentia, Jose Antonio Pérez, Natalia Ruiz eta beste dibulgatzaile arrakastatsu batzuk egongo dira.
Urriaren 1ean, 2an eta 3an, 17:00etatik aurrera, hitzaldiak eta Naukaseko konferentziak eitb.com-en zuzenean jarraitu ahal izango dira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa