Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
Félix Goñi, Biofisika Bizkaia Fundazioaren presidentea, zelulen funtzionamenduaz hitz egin du
Zelulek mintz fin bat dute inguruan, mintz plasmatikoa, haiek mugatu eta inguruarekin dituzten harremanak hautatzen dituena. Horrez gain, landareen eta animalien zelulek (ez hala bakterioenek) zelula barruko mintzen sistema konplexu bat ere badute, haien atalak inguratzen: nukleoa, mitokondria, kloroplastoa... Zelularen mintz guztiak etengabe daude hondatzen eta berreraikitzen. Mintzaren zati berriak sortu ahala, atal horietan banatzen doaz haien beharren arabera. Zelula barruko joan-etorri hori funtsezkoa da zelulak ongi funtzionatzeko eta berritzeko. 2013ko Medikuntzako Nobel Sariak J. Rothman, R.W. Schekman eta T.C. Sudhofek prozesu horiek nola gertatzen diren argitzeko egindako esfortzuak saritu nahi ditu.
Félix Goñik, Biofisikako Unitatearen zuzendaria (CSIC-UPV/EHU) eta Biofisika Bizkaia Fundazioaren presidentea , "2013ko Medikuntzako Nobel Saria: eraikitzeko aurrefabrikatutakoen logistika (zeluletan)" izenburuko hitzaldi eta mahai-ingurua eskaini du AlhondigaBilbaon.
Hizketaldi hau UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok hilean behin puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten Zientziateka ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa