Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
J. Antonio Rodríguez, EHUko Medikuntza Fakultateko irakaslea, legamiaren kromosomaren sintesiak lortu duten aurrerapausoez eta genoma sintetiko konplexuak sortzeak dakartzan ondorioez aritu da.
Bideoak (1)
Informazio genetikoaren manipulazioari esker, izaki bizidunon funtzionamenduari buruzko oinarrizko xehetasunak ezagutu ditugu eta genetikoki eraldatutako izakiei erabilera praktikoa emateko garatzea erraztu du. Bioteknologia arloan egindako azken aurrerapausoek eta ADN sintetizatzeko teknikak gero eta merkeagoak izateak bakterioen funtzio genoma osoak sintetizatzea ahalbidetu dute. Duela gutxi gertatu den legamiaren lehenengo kromosoma sintetikoaren sorrera aurrerapauso handia da izaki konplexuago baten genoma sintetiko osoa lortzeko proiektuan.
Zientziatekaren hurrengo edizioan legamiaren lehen kromosoma honen sintesia lortu duten aurrerapausoak aurkeztuko dira, eta baita genoma sintetiko konplexuak sortzeak dakartzan erronkak eta ondorioak ere.
José Antonio Rodríguezek, UPV/EHUko Medikuntza Fakultateko Genetikako, Antropologia Fisika eta Animalia Fisiologia departamentuko irakasleak, 'Legamia 2.0: genoma sintetikoen garapenean egindako aurrerapenak' izeneko hitzaldia eta mahai-ingurua eskaini du AlhóndigaBilbaon, maiatzaren 14an.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa