Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Jaialdia
“Alien Isolation”, “Assassin’s Creed: Unity” eta “Destiny” dira laugarren edizioko bideo-jokorik arrakastatsuenak.
2014ko Fun & Serious Game Festival azaroaren 28tik abenduaren 3ra ospatuko da Bizkaiko hiriburuan. Hainbat jarduera izango dira AlhondigaBilbaon, Guggenheim museoan eta Euskalduna Jauregian. Bideo-joko serioen inguruko hitzaldiak izango dira, besteak beste. Fan Zone gunea ere inoiz baino handiago bilakatuko dute jendeak bideo-joko berrienak frogatu ditzan.
Urteko joko onenak sarituko dituzte Campos Eliseos antzokian, abenduaren 3an. Bideo-joko onena izendatzeaz gain, kategoria ezberdinetako sariak ere banatuko dira. Bideo-joko, telebista, zinema eta kirolaren munduko hainbat pertsonai ezagun hurbilduko dira jaialdira. Gainera, aurton, Christian Gálvez telebistako aurkezlea izango da ekitaldia zuzentzeko arduraduna.
Jokatzeko gunea
Oraingoan ere, Euskalduna Jauregia izango da entretenimenduko gune zentrala. Hainbat jokorekin gozatzeko aukera emango da eta txapelketa ugari ospatuko dira. Horrez gain, abenduaren 1an, Talent Day jardunaldia antolatu dute Indie estudioa, start-up eta ekintzaileentzako erdigune bihurtuz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa