Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

17:08

Kosmos

Zientziateka

'XXI. menderako argia'

Bilbao

Aitor Bergara, UPV/EHUren Fisikako Irakaslea eta Donostia International Physics Center (DIPC) delakoaren eta Materialen Fisikako Zentroko ikertzailea, 2014ko Fisikako Nobel sariari buruz arituko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

LED bonbillak asmatzeak iraultza ekarri zuen argiaren teknologiara. Bonbilla goriek XX. mendean eman ziguten argia, baina XXI. mendean, aldiz, LED argiak, iraunkorragoak eta eraginkorragoak, izango dira protagonistak. Diodo argi-igorle (LED) gorria eta berdea 60ko hamarkadatik ezagutzen baziren ere, 30 urte inguru igaro behar izan ziren 2014ko Fisikako Nobel saria irabazi dutenek (Isamu Akasaki, Hiroshi Amano eta Shuji Nakamura) argi zuria lortzeko beharrezkoa zen LED urdina sortu zuten arte. Ematen duen argia betiko argi goriek ematen dutenaren guztiz desberdina da. Arraroa iruditzen bazaigu ere, bere funtzionamendua fisika kuantikoaren ondorio zuzena da. Baina, zer dira LED argiak? Nola dabiltza? Zein motatako argia igortzen dute? Zergatik dira hain eraginkorrak? Zein aplikazio dituzte?

Aitor Bergara,UPV/EHUren Fisikako Irakaslea eta Donostia International Physics Center (DIPC) delakoaren eta Materialen Fisikako Zentroko ikertzaile laguna,  'XXI. menderako argi bat (2014ko Fisikako Nobel Saria)' hitzaldia eta mahai-ingurua eskainiko du, abenduaren  17an, 19:00etan, AlhóndigaBilbaon. Zuzenean jarraitu ahalko da, eitb.eus-en.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka