Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
Bilbo
Jose Maria Gorostiaga, UPV/EHUren Botanika irakaslea, Zientziatekan egon da aldaketa klimatikoaren eraginei buruz hitz egiteko.
Bideoak (1)
Klima aldaketa dagoeneko Kantauri itsasoa ari da aldatzen. Gainazaleko uraren tenperatura udan 1 ºC inguru igo da azken hiru hamarkadetan: 1980 eta 2008 bitartean, 20,8 ºC-tik 21,7 ºC-ra igaro da. Baina, tenperaturaz gain, badira klima aldaketarekin lotutako beste hainbat faktore ere kantauriar kostaldean eragiten dutenak. Eguzki erradiazioa gero eta handiagoa da, azken bi hamarkadetan gehienbat, eta kostaldeko uretan elikagaien kopurua gutxiagotzen ari da. Ondorioz, gure itsasoko espezie gakoak gutxiagotzen ari dira. Aipagarria da euskal kostaldean Gelidium corneum alga gorrien zelaiek bat-batean izan duten murrizketa.
Jose Maria Gorostiaga, UPV/EHUren Botanika irakaslea, Zientziateka zikloan egon da martxoaren 4an, AlhondigaBilbaon.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta AlhondigaBilbaok zientziaren alorrean puri-purian dauden gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa