cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

12:10

Kosmos

Dibulgazio jardunaldiak

Euskarabildua jardunaldien laugarren edizioa ospatuko da

EITB.EUS

Donostia

Donostiako San Telmo Museoak zenbait aditu elkartuko ditu azaroaren 5ean ikus-entzunezkoen sektoreak izandako garapenaz hitz egiteko eta egoera berriaz hausnarketa egiteko.

19:01
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Pantailaz inguraturik gaude, eta egunerokoan teknologiarekin dugun mendetasuna nabarmentzeko modukoa da: mugikorra, ordenagailua, telebista... Hortaz, aurtengo Euskarabildua ekitaldiak "Mundua bete pantaila: Komunikazio eta marketin eredu berriak gailu ugaritako errealitatean" izenburua izango du.

Egitarauan ikus daitekeenez, hainbat adituk hartuko dute parte edizio honetan:

09:00: Aurkezpena

09:15: Hitzaldia: La realidad multipantalla nos rodea. Ferrán Clavell - TV3 (Katalunia)

09:50: Teknologia ikus-entzunezko komunikazio eta marketinaren mesedetan – TBARGIA proiektua. Eli Pombo (iametza interaktiboa), Julen Irazoki (iametza interaktiboa), Mikel Zorrilla (Vicomtech-IK4) eta Gorka Bereziartua (Argia).

10:45: Hitzaldia: El tratamiento lingüístico en el entorno multipantalla-second screen. Geni del Vilar - TV3 (Katalunia)

11:15: Atsedenaldia

12:00: Hitzaldia: Shazam, bringing magic to cross media engagement. Filippo Vizzotto - Shazam (Italia)

12:35: Hitzaldia: The creative industries in Europe: The example of North Pas de Calais Region. Philippe Freville - Pictanovo (Frantzia)

13:00: Mahai ingurua: Sormen industria Euskal Herrian. Pantaila anitzen errealitatea posible ote da hemen?

Parte-hartzaileak: Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura kontseilariordea, Fernando Perez Nafarroako Gobernuko Kultura zuzendari nagusia, Xabier Garcia de Kortazar Vicomtech-IK4ko Transferentzia Teknologikoa saileko kidea eta Joxe Rojas Tokikom-eko teknologia arduraduna.
Moderatzailea: Lore Martinez Axpe, Informatikan ingeniaria eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazioaren Gizarteko zuzendari ohia.

Interesa dutenentzat, sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da aurretik izena ematea. Hala ere, bertaratzeko aukerarik ez dutenek zuzenean jarrai dezakete eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka