Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zarautz On
AGENTZIAK
Zarautz
Juan José Alvarez UPV/EHUko Nazioarteko Eskubide Pribatuan katedradunak merkataritza libreari buruzko hitzaldia emango du azaroaren 3an.
Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko Merkataritza eta Inbertsiorako Hitzarmena erronka izango da europar ekonomiarentzat, gaitasun eta aukera komertzial oso indartsuak eskainiko baititu. Aldi berean, zerbitzu publikoen liberalizazioen arriskua dela eta, gizartean galderak sortzen ditu. Negoziazio batzuk ere kezka iturri dira, gizarte arloan europar babes estandarretan murrizketak ekar ditzaketelako, hala nola elikadura segurtasunean, osasunaren babesean, ingurumenean, etab.
Informazioa dugu arrisku eremuak mugatzeko klabea, gardentasunez ezagutu zein esparru edo sektore ari diren negoziatzen, zein izango den benetako eragina, eta, batez ere, estatuekiko merkatuaren garaipenean babes juridikoko zein berme ezarriko diren.
Juan Jose Alvarez Nazioarteko Eskubide Pribatuan katedraduna hitzaldia neutrala ez izaten saiatuko da, eta, aldi berean, inpartziala, alde positiboak azalduz, enpresa txikientzako irekiko diren aukerak, eta honen guztiaren emaitzak munduko merkataritzaren norabidea alda dezakeela erakutsiz.
Ekitaldia azaroaren 3an izango da, Zarauzko Antoniano Aretoan, 19:30etik aurrera. Zuzenean jarraitu ahal izango da, eitb.eus-en.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa