Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean 2021 | EITB Kosmos

Kosmos

12:26

Kosmos

DIBULGAZIOA

Hitzaldi zikloa egungo hezkuntza-programei buruz

EITB.EUS

Bilboko Bizkaia Aretoak, martxoaren 17an, hainbat aditu bilduko ditu ikuspegi zientifikotik hezkuntza-sistema eztabaidatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Azken urteotan, asko eztabaidatu da egungo hezkuntza-sistema eta haren eraginkortasunari buruz. Alor horretako adituek diotenaren arabera, ikastetxeetan erabiltzen diren hezkuntza-teoriak eta -praktikak ez daude zientifikoki frogatuta. Are gehiago, eraginkorrak diren beste teoria batzuk baztertu egin dira, erabilgarritasuna zalantzan duten beste praktika batzuetan esfortzua eta baliabideak aplikatuz.

Egoera hori aztertzeko, UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak Hezkuntza-frogak izeneko jardunaldia antolatu du, non hainbat adituk ikuspegi zientifiko batetik eztabaidatuko dituzten honekin lotutako gaiak. Ekitaldian parte hartuko dutenen artean daude,  besteak beste; Beronika Azpillaga eta Luis Lizasoain, UPV/EHUko irakasle eta Irakas-Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeko kolaboratzaileak; Juan Cruz Ripoll, Hezkuntza doktorea; eta Marta Ferrero, Psikologia doktorea.

Zikloa Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da,  martxoaren 17an, goizeko 9:00 eta 13:00 bitartean. Ekitaldia streamingez jarraitu ahal izango da Kosmos atarian.

EGITARAUA

09:00 – 09:10: Sarrera

09:10 – 09:20: Aurkezpena

09:20 – 10:00: Beronika Azpillaga eta Luis Lizasoain: “Eskolaren eraginkortasuna Euskadiko ikastetxeetan

10:00  – 10:30: Juan Cruz Ripoll: “Zientzia galdua: TDAH eta leer.es protokoloen kasu bitxiak

0:30 – 11:00: Albert Reverter: “Mitotik errealitatera: Hemisferioak, burmuineko gimnasia eta ikasteko estiloak

11:00 – 11:20: Atsedenaldia

11:20 – 11:50: Marta Ferrero: “Irakasleek hezkuntzari buruz dituzten ideia okerrak: prebalentzia, kausak eta konponbideak

11:50 – 12:20: Gregorio Luri: “Eskola ebaluazio objektiboaren alde

12:20 – 13:00: Mahai-ingurua

SARRERA

Jardunaldiko sarrera doakoa eta librea da baina leku kopuru mugatua dago, beraz izena eman behar da (izena, abizenak, eta lantokia jarriz) kzk.ehu@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

zu bat bidaliz.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena