Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
EITB.EUS
Guillermo Quindós UPV/EHUko Mikrobiologiako katedraduna Zientziatekan egongo da gaur, apirilak 4, organismo horren inguruan hitz egiteko.
Argazkia: Zientziateka
Candida auris izeneko onddoaren hedapena dela eta, estatuko eta nazioarteko hainbat agentziak alerta ugari zabaldu dituzte; izan ere, paziente kritikoei infekzio larriak sortzen ari zaizkie. Hilkortasun-tasa altuak eragin ditzakeen agente infekziosoa da, batez ere, atzematen zaila delako eta gaur egun ditugun sendagaien aurrean erresistentea delako. Orain arte, Espainian, Danimarkan eta Ameriketako Estatu Batuetan izan du eragin handiena.
Guillermo Quindós UPV/EHUko Mikrobiologiako katedradunak "Candida auris, nazioartean osasun-alerta sortu duen onddoa” izenburuko hitzaldia eskainiko du organismo horri buruz hitz egiteko. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, gaur, apirilak 4, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan, eta zuzenean jarraitu ahalko da, streaming bidez, Kosmos webgunean.
Sarrerak doan izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informazio-gunean.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duen ekimena da.
ekimena da.© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa