Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
Zientziateka
EITB.EUS
Gorka Orive, UPV/EHUn Teknologia Farmazeutikoko doktorea, soluzio berritzaile horri buruz arituko da Zientziatekan, ekainaren 14an.
Argazkia: Zientziateka
Diabetesak organo garrantzitsuei egiten die kalte, giltzurrunei, bihotzari eta nerbio-sistemari, esaterako, eta, hori dela eta, funtsezkoa da diagnosi goiztiarra egitea eta hainbat arinen tratatzen hastea. Epidemia hau gehienbat herrialde garatuetan izaten da. Espainian, adibidez, biztanleriaren % 13,8k du. Ikertzaileen talde bat, teknologia berriekin baliatuta, intsulina “mikrofabrika” gisa funtzionatuko duten sendagaia sortzeko lanetan dabil. Metodo berri horren bidez, “mikrofabrika” hori gaixoen gorputzean txertatuko lukete; horrela, glukosa maila kontrolatuko lukete, eta intsulina-injekzioak saihestu.
Gorka Orive UPV/EHUko Teknologia Farmazeutikoko doktoreak Intsulina "mikrofabrikak" diabetesa tratatzeko izenburua duen hitzaldia emango du. Ekitaldia gaztelaniaz izango da, ekainaren 14an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan, eta zuzenean jarraitu ahalko da, streaming bidez, Kosmos webgunean.
Sarrerak doakoak izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informazio-gunean.
Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaien berri emateko antolatzen duen ekimena da.
uen ekimena da.© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa