Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB
Kosmos
ZarautzOn, martxoak 6
Oraingo honetan berdintasunaren gaia proposatzen dizue ZarautzOnek, 'Gizonak gizarte eredu berri baten aurrean' hitzaldiarekin, Josetxu Riviereren eskutik.
Informazio gehiago (1)
Gizonak gizarte eredu berri baten aurrean hitzaldiarekin Josetxu Rivierek, denbora eta espazioak aldatzen duen generoa subjektiboa dela azalduko digu. Sexua berriz objektiboa, unibertsala eta denbora gabekoa dela.
Saiatuko gara matxismoari buruz ikasten, emakumeak gutxiago direla, defendatzen duen pentsamendua. Ikasiko dugu sexismoaz, emakumea mespretxatu eta gutxiagotzen duen jarreraz. Berdintasunera iristeko, beharrezko da lehenbizi zuzentasunez jokatzea, emakumeak aktiboki txertatzeko neurriak martxan jartzea suposatzen duelarik. Eta beste kontzeptu batzuez ere arituko gara feminismoa, androzentrismoa, patriarkatza, edo eme genitalak identitate, jarrera eta desioa erlazionatzen duen sexu sistemaz, hetero araua. Biolentzia ezberdinak diren sexista, matxista edo genero indarkeria, sexu banaketa lanean, edo segregazio mota ezberdinak dira hausnarketarako proposatzen dizkizuegun gaiak, ZarautzOn-en deialdi berri honetan.
Zerumugan berriz eskola heziketagarria, sexuen arteko estereotipoak deuseztatu asmoz. Gizontasun benetako iraultza mahai gaineratzen zaigu. Subjektu pribilegiatu bezala, eragin duten irain historikoei gizonek aurre egin behar diete. Erronka handi bat da! Gizon eta emakumeok eraiki dezagun gizarte berri bat.
Josetxu Riviere, Lehen Hezkuntzako Irakasle Eskolan lizentziatua izateaz gain, gizon eta emakumeen arteko berdintasunari buruzko Master bat ere burutu du EHU/UPVn. Zazpi urtetan Gasteizko Hikaateneo Kultur taldearen koordinatzailetako bat izan zen. 2007tik Emakunderen Gizonduz ekimenaren koordinaketan aritu da,
gizon eta emakumeen berdintasunaren inguruan gizonen parte-hartzea sustatuz.
Hainbat 'online' ikastaroren koordinatzaile eta irakasle lanetan parte hartu du, baita maskulinitate eta berdintasunari buruz hezkuntzako materialak, ikus-entzunezkoak, txostenak eta artikuluak sortzen ere, bai bakarka bai talde lanean ere. Estatu espainiarrean indarrean dagoen Gizonak Berdintasunaren alde sareko partaide da, genero, berdintasuna eta maskulinitatearekin inplikatuta dauden gizonen arteko laguntza eta harreman sareak sortu eta koordinatuz.
Hitzaldia, asteartean, martxoak 06, arratsaldeko 7.30ean Zarauzko Antoniano Aretoan izango da eta streaming bitartez ere jarraitu dezakezue Kosmos webgunean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa