Itxi

Bilbo

Gertaera

Desagertutako Bilboko bizilagun baten bila ari da Ertzaintza

eitb.eus

63 urteko gizonezkoa San Adrian auzoan bizi da, eta Pagasarri mendian ikusi zuten azkenengoz.

  • Desagertutako Bilboko gizonezkoaren argazkia. Irudia: EiTB

    Desagertutako Bilboko gizonezkoaren argazkia. Irudia: EiTB

Ertzaintzak operazioa abiatu du, asteazkenean desagertu zen 63 urteko gizonezko bat bilatzeko. San Adrian auzoko bizilaguna da.

Familiak jakinarazi duenez, atzo ez zen etxean agertu egun osoan, eta, gaur lanera joan ez dela baieztatu dutenean, Ertzaintza jakinaren gainean jarri dute.

Atzo ikusi zuten azkenengoz, 19:00ak aldera, Pagasarri mendira igotzeko bidean. Hori dela eta, Ertzaintza ingurua miatzen ari da.

Halere, familiako kide batek azaldu duenaren arabera, desagertutakoaren telefonoak seinalea emititu zuen atzo, 20:30 aldera, Begoña auzotik, hain zuzen, Pagasarrin lekuko batek ikusi eta gero. Familia erabiltzen ari den aplikazioak 20 bat minutuz jaso zuen haren telefonoaren seinalea.