16:35

Bilbo

Energia

Auto elektrikoak kargatzeko lehen gunea inauguratu dute Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kargatze-gunea Begoñan dago, basilikaren taxi geltokian, eta ibilgailu elektrikoaren bateria 20 minutuan kargatzea ahalbidetzen du.

  • Bilboko kargatze-gunea. Argazkia: Energiaren Euskal Erakundea

    Bilboko kargatze-gunea. Argazkia: Energiaren Euskal Erakundea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune bat inauguratu dute astearte honetan Bizkaiko hiriburuan. Bilboko lehena da, eta lurraldeko bigarrena, Barakaldoko BECen dagoenaren ondoren.

Kargatze-gunea Begoñan dago, basilikaren taxi geltokian, eta ibilgailu elektrikoaren bateria 20 minutuan kargatzea ahalbidetzen du.

Une honetan, 20 puntu daude Bilbon bateriak kargatzeko, baina, horietan, batez beste sei ordu behar dira prozesua bukatzeko.

Inaugurazio ekitaldian, EEEk pizgarriak iragarri ditu auto elektrikoak erosteko, hala nola taxilariek egunean karga bat doan izatea.

Gainera, Udalak kargatze-gune azkar gehiago jartzeko konpromisoa hartu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena